Katie Noelle Holmes: xalotasunaren xarma

Apala, eztia eta xaloa da oso Katie Noelle Holmes. Ohio-ko herrixka txiki eta elizkoi batean jaio zen 1978ko abenduaren 18an eta Hollywood "sekula ezagutuko ez dudan mundu liluragarri bat" zela aitortu zuen egin zioten lehen casting esanguratsuan. Huts egin zuen, ordea. Ang Lee iradokitzaileak rol txiki bat eskaini baitzion "Ice Storm" maisulan gordinean. Lasterrera, Katieren begirada tristeak zinema ekoizle gehienen harrizko bihotzak pitzatu zituen eta zeluloidezko amets erakargarriz tentatu zuten Toledo urrunetik iritsitako neskatila herabea. Katiek, baina, nahiago izan zuen ikasketak amaitu.
Columbiako Unibertsitate entzutetsuan sartu aurretik, "Dawson's Creek" telesailean hasi zen lanean. Ustekabean, Kevin Williamsonek diseinuzko beldurraren maisua- gazte nerabeentzat espreski sortutako ekoizpen hark izar bilakatu zuen Katie. Telebistan erdietsitako arrakastak, ordea, ez zuen zineman segidarik izan. "Disturbing Behavior", "Go" eta "Teaching Mrs. Tingle" kaskarren ostean, Katieren distira itzaliz joan zen apurka-apurka.
Katiek, ordea, patua seduzitzea lortu du azken aldian. Nerabeen gozamenerako ekoitzitako film merkeak baztertzeko ausardia izateaz gain, etorkizun handiko aktorea ere izan daitekeela erakutsi baitu. Dena dela, Sam Raimi artisau ilunaren "The Gift" erdipurdiko femme fatale arriskutsuaren rolean baino areago, Curtis Hanson interesgarriaren "Wonder Boys" gazi-gozoan Michael Douglas sorgintzeko zorian dagoen lolita argi eta sentiberaren larruan ikustea dugu maiteago.
Amaginarreba orok gustura hartuko lukeen erraina da Katie. Neska jatorra, ixila, atsegina eta tradizionala oso. Prentsa arroxeko kazetariak langabezian uzteko moduko curriculum sentimentala du, zinez. "Dawson's Creek" telesaileko Joshua Jackson lankidearekin izan omen zuen maitasun harreman laburraz gain, ezer gutxi. Egun, Chris Klein aktore gaztearekin irteten da. Maitale modernoenentzat, gatzgabea da erabat. Klasikoenentzat, aldiz, inozentziaren paradigma xalotasunaren xarma bere formarik puruenean.