Kateak ***

Zazpikote hau Euskal Herriko hiriburutik datorkigu, amorruz beteta, kateak eteteko asmoarekin. Bigarren diskoa dute honakoa (aurrekoa, Utopiaren indarra, 2006an kaleratu zuten) eta, gauzak ondo bidean, zeresan handia emango du. Hamaika abestiek metal oldarkorra dute oinarri, soinu bikaina eta hitzak
ilunak bezain ondo landuak, josiak. Testuei mina darie (Nafarroako errealitatea beti gordinagoa, lagun), baina baita aurrera egiteko indarra ere, diseinu ilunarekin erabateko sintonian. Erosteko aukerarik ez dutenek saretik jaitsi ahal izango dute, doan. Azkar ibili