Katar, nazioartera

Katar, nazioartera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/katar-nazioartera/@@download/image/mundua_doha_1359471523.jpg
2013/02/04
berria
Dohan dagoen Emirraren Palazioan bizi da Hamad bin Jalifa Al Thani Katarreko emirra, 1990az geroztik herrialdeko monarka absolutua. Azken urteetan Katarrek izen propioa, ospea eta aberastasuna eskuratu ditu, neurri handi batean Hamad bin Jalifari esker, orain gutxi arte Saudi Arabiaren penintsula bailitzan ageri baitzen mapetan herrialdea.

Petrolio eta gas ustiategiak dituzte, eskulana ordea atzerritik ekarri behar izan dute, eta pixkanaka, mundu osoko etxe orratzak, hotelak, artelan berezi eta garestiak, futbol taldeak eta abar berenganatu dituzte katartar aberatsek. Ez uste, baina, behartsuenek bide bera jarraitu dutenik.