Katamalo berriz agertokian

Katamalo berriz agertokian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/katamalo-berriz-agertokian/@@download/image/20111177651KATAMALO810.jpg
2012/12/13
berria
Katamalo berriz agertokian
Katamalok azaroan bira laburra antolatu du 2008an egindako azken kontzertutik geldirik egon ondoren. Atzo eman zuten Gasteizeko Jimmy Jazzen lehendabiziko kontzertua, eta azaroaren 18a bitarte bost kontzertu gehiago izango dira ikusgai.



Ikusmira handia sortu du Katamalok antolatu duen bira laburrak, hiru urteko geldialdiaren ondoren. Taldeako kideek tartea aurkitu dute kontertu bira laburra antolatzeko,  eta hasieran bost kontzertu bakarrik izango baziren ere, azkenean sei izango dira.
Gasteizko kontzertuaren ondoren, hurrengoa datorren ostiralean –azaroak 10ean– izango da Bilboko Kafe Antzokian, gaudeko 21:30etan. Asteburu horretan bertan, azaroak 12an, Hazparneko Ttattola gaztetxean izango da Katamalo aurrekoaren ordu berean, eta sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira.
Igandean, azaroak 13an , 20:00etan izango dute hitzordua Donostiako Antzoki Zaharretan. Kontzertu horretarako, Bilbokoan bezala, sarrerak agortu dira dagoeneko.
Azken bi kontzertuak berriz, Iruñean eta Durangon izango dira. Nafarrokoa, azaroak 17an, Gurutze plazako institutuko antzokian izango da, arratsaldeko 20:00etan. Taldeak bira amaitzeko azaroak 18an, Durangoko Plateruenan antolatu azken kontzertua, gaueko 22:00etatik aurrera.
Bira laburrean parte hartuko dutenak, Alex Arregi ahotsean eta kitarran, Aintzina Lekue bibolinan, Gorka Mugarza eskusoinuan, Gorka Urbizu ahotsan eta kitarran, Gotzon Barandiaran ahotsan, kitarran, kuatroan eta ukelelean, Itsaso Etxebeste baxuan, Itziar Castrillo saxoan, Karlos Arancegui baterian eta Nerea Urbizu ahotsan, teklatuan eta kajoian izango dira.