Kasu, lehergailua!

Kasu, lehergailua! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/16
albiste-laburra
Kasu, lehergailua!
Alemaniako Halberstadt hiriko kasinoan ezusteko galanta izan dute. Enplegatu bat komunean zela, soinu eta mugimendu arraroak sumatu zituen zakarrontzian eta lehergailu bat izan zitekeelakoan polizia deitu zuen. Kasinoa eta inguruko hainbat denda hustu ondoren, kalea inguratu zuten lehergailu brigadak barrua arakatzen zuen bitartean. Ezustekoa, komuneko zakarrontzian topatu zuten: piztuta utzi zuten zakil bibradorea. Amaiera zoriontsudun larrialdia.