Kasu Ipar Euskal Herriko Netflix erabiltzaileak! Plataformak zeinbait ikus-entzunezko euskaraz proposatzen ditu

Kasu Ipar Euskal Herriko Netflix erabiltzaileak! Plataformak zeinbait ikus-entzunezko euskaraz proposatzen ditu Pantailak Euskarak herri ekimenak adierazi duenez aurrerapauso handia da. Abuztutik Frantziako Netflix plataformak euskaraz bikoizturiko eta azpidatzitako hainbat film eta telesail gehitu ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kasu-ipar-euskal-herriko-netflix-erabiltzaileak-plataformak-zeinbait-ikus-entzunezko-euskaraz-proposatzen-ditu/@@download/image/netflix.jpg
2022/09/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Pantailak Euskarak herri ekimenak adierazi duenez aurrerapauso handia da. Abuztutik Frantziako Netflix plataformak euskaraz bikoizturiko eta azpidatzitako hainbat film eta telesail gehitu ditu.
Kasu Ipar Euskal Herriko Netflix erabiltzaileak! Plataformak zeinbait ikus-entzunezko euskaraz proposatzen ditu

Pantailak Euskaraz plataformak aurrerapausoa dela esan badu ere, azpimarratu nahi izan du ez dela garaipena. Netflix bezalakoeta halako plataforma erraldoiak legez ez daude euskarazko edukiak eskaintzera behartuak, ez Hegoaldean eta ezta Ipar Euskal Herrian ere.

"Gure ustez, Netflix plataformaren kasuan, ohartu da ikus-entzunezkoak euskaraz ikusteko eskari erreala dagoela, besteak beste, hizkuntzaren normalizazioaren aldeko eragileek eta herri ekimenek urtean zehar egindako lanari esker, eta egoerari aurre hartu diotela, tokian tokiko hizkuntzetan edukiak eskaintzeko aurrerapauso bat emanez". Baina oraindik ez dela nahikoa ohartarazi nahi izan dute.

Bide zuzenetik goazela behintzat argi geratzen ari da. Abuztu hasieratik Frantziako Netflix-ek bikoiztutako zenbait proposamen eskaini ditu: Le monstre des mers, Tortues Ninjas, Super frères, Mégrarobots eta Lost Ollie. 

Euskaraz azpidatzitakoak berriz: Metal Lords, De l'autre côté du Périph, Senior Year, The In Between, Interceptor, Love & Gelato, 365 Dni, Choose or Die, Emily in Paris, Scandal, 365 Jours: au lendemain, First Kill, Boo, Bitch eta Persuasion.