Kaskoa, arriskutsua ote txirrindularientzat?

Batheko Unibertsitateko ikertzaile Ian Walkerrek esperimentu bitxia egin du. Eta ondorio bitxia ere atera du: txirrindularientzat arriskutsuagoa da errepidean kaskoa jantzita ibiltzea. Walker 2.500 aldiz atera da errepidera bizikletarekin, batzuetan kaskoa jantzita, eta beste batzuetan jantzi gabe. Bizikletan zeramatzan aparatuek neurtu dutenez, kaskorik gabe zihoanean, autoek segurtasun tarte handiagoa uzten zuten Walker aurreratzerakoan. Ikertzaileak bi istripu izan zituen esperimentua egiten ari zen bitartean, eta bietan kaskoarekin zihoan.