Kartzelatik kartzelara

Kartzelatik kartzelara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kartzelatik-kartzelara/@@download/image/20121035583Pekin.jpg
2012/12/13
berria
Beijingo kartzela batean preso igaro ditu azken hamar urteak Wang Xiaoning kazetari eta disidente txinatarrak. Arrazoia? Txinako Alderdi Komunistaren aurkako artikuluak Sarean argitaratzea eta Yahoo Groups zerbitzuaren bidez alderdi politiko berri baten sorrera iragartzea. Sistema politiko eta sozialari eraso egin izana egotzi zion Gobernuak 2002an, eta ezarritako zigorra oso-osorik bete ostean irten berri da  kalera, haren emaztearen hitzetan, "kartzela handiago batean sartzeko". Polemikak, gainera, Yahoo enpresari ere eragin dio, kritika gogorrak jaso baititu errepresio komunistari "laguntza" emateagatik.