'Kartzelako poemak' liburuaren edizio berria aurkeztu zuten atzo Dokan

Joseba Sarrionaindiaren 'Kartzelako poemak' liburuaren aurkezpena egin zuten atzo, Donostiako Doka Kafe Antzokian. Lehen aldiz publikatu zenetik 19 urte pasa dira dagoeneko, eta idazleak grafia egokitzeaz aparte sei poema txertatu ditu.
Susa argitaletxeak antolatu zuen atzoazaroak 10 Dokan egin zuten liburuaren edizio berriko aurkezpen ekitaldia eta Joxemari Iturraldek, Jon Benitok, Mikel Etxaburuk, Oier Guillanek eta Jose Luis Otamendik parte hartu zuten.
Liburua bi ataletan banatzen da, batetik Kartzelako Poemak 1980-1985, eta bestetik, berriz, Post-scriptum atala. Azken hori, Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zuenean idatzitakoak.