Kartoitik aplikazioetara, partxis jokoaren ibilbidea

Izan ere, partxisa guztion etxean dugu edo izan dugun jolasa da, noizbait orduak pasa ditugunak bere aurrean, baina ba al dakizu jatorria? Nola sortu zen bere diseinua? Nondik dator bere izena?
Partxisaren jatorria
Parchisi deitutako joko indiarrean du jatorria eta egun ezagutzen dugun bezala. XVI. mendean sortua izan zen. Denboran zehar egokitu egin da eta aldatzen joan da. Gurutze itxura duen taula, egun ezagutzen duguna, originalaren irudikapena da, non Abdul Momin enperadorearen lorategian oinarrituta zegoen.
Erdian, fitxen helmuga den horrek, enperadorea esertzen zen tronua irudikatu nahi du eta fitxak indiar neskatxak ziren, laukiz lauki mugitzen zirenak. Garai hartan ez ziren dadoak erabiltzen egun ezagutzen dugun bezala. Parte-hartzaileen zortea maskor batzuk erabakitzen zuten. Hutsunea zuen aldea gora erortzen bazen puntu bat kontatzen zen. Partxis izena pacisi izen arabiarretik dator eta hogeita bost esan nahi du: maskorrekin atera zenezakeen puntuazio gorena.
Partxisaren eboluzioa
Enperadorean lorategietan jokatzetik gaur egunera arte, aldaketa ugari jasan ditu partxisak. Egun arraroa da etxe batean partxisik ez egotea. Arauei dagokienez, ez dago araudi orokortu bat partxisarentzat eta horrek zenbait tentsio egoera sor ditzake. Bere historia luzea dela eta, joko honen arauak ahoz-aho transmititu dira eta ez idatziz, hortik nahasmena.
Partxisa gaur egun
Jolas ezagun honek izugarri eboluzionatu du eta egun partxisean online jolasteko aukera ere badago zauden lekuan zaudela. Ordenagailu edo mugikor bat edukitzea nahikoa da orduak igarotzeko lagunartean jolasten etxetik atera gabe. Mugikor edo tableta gehiago gustatzen bazaizu iOS eta Android sistemek badituzte partxis aplikazioak edozein une eta lekutan jolastu ahal izateko. Aukerak ugariak dira, partidatxo bat?