Karmele Mitxelenaren eleberria hautatu dute Mikel Zarate sariaren irabazle

Karmele Mitxelenaren eleberria hautatu dute Mikel Zarate sariaren irabazle Mitxelenaren lanak kanpinean uda pasatzen ari den familia baten xelebrekeriak kontatzen ditu modu umoretsuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/karmele-mitxelenaren-eleberria-hautatu-dute-mikel-zarate-sariaren-irabazle/@@download/image/karmele albiste.png
2022/06/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Mitxelenaren lanak kanpinean uda pasatzen ari den familia baten xelebrekeriak kontatzen ditu modu umoretsuan.
Karmele Mitxelenaren eleberria hautatu dute Mikel Zarate sariaren irabazle

Karmele Mitxelenak idatzitako Marrubizko uda nobelak irabazi du 2022ko Mikel Zarate haur literatura saria. Dozena bat lan lehiatu dira guztira, eta Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak Mitxelenaren lana aukeratu du. Marrubizko uda izeneko istorioak kanpinean uda pasatzen ari den familia baten xelebrekeriak kontatzen ditu, "umorez eta ironiaz blai". Mitxelenak 3.000 euroko saria jasoko du eta liburua ere argitaratuko du Elkar argitaletxeak. 

Karmele Mitxelena Etxebeste Oiartzunen jaio zen 1988an. Irakasletza eta Haur Hezkuntzako gradua ikasitakoa da eta irakasle lanetan aritzen da. Bertsotan sari ugari irabazitakoa da, bertso idatzietan batik bat, eta baita narratiban ere. 2019an Erakusleihoan album ilustratua argitaratu zuen. 

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten sariketa, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzatzaile izandako Mikel Zarateren omenez, eta hamabigarren ekitaldia izan da aurtengoa. Miren Agur Meabek irabazi zuen duela bi urte, eta iaz ez zen antolatu.