Karmele Jaioren, Eneko Bidegainen eta Juan Kruz Igerabideren liburuak 111 Akademiaren Sarirako bigarren bozketa txandara igaro dira

Karmele Jaioren, Eneko Bidegainen eta Juan Kruz Igerabideren liburuak 111 Akademiaren Sarirako bigarren bozketa txandara igaro dira Castillo Suarezen, Josebe Blancoren, Miren Agur Meaberen eta Oihane Amantegiren lanak ere bozka daitezke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/karmele-jaioren-eneko-bidegainen-eta-juan-kruz-igerabideren-liburuak-111-akademiaren-sarirako-bigarren-bozketa-txandara-igaro-dira/@@download/image/Bigarrentxanda2023.jpg
2024/03/01

Argazkia: 111 Akademia

Castillo Suarezen, Josebe Blancoren, Miren Agur Meaberen eta Oihane Amantegiren lanak ere bozka daitezke.
Karmele Jaioren, Eneko Bidegainen eta Juan Kruz Igerabideren liburuak 111 Akademiaren Sarirako bigarren bozketa txandara igaro dira

111 Akademiak 2023. urteko 111 Akademiaren Saria erabaki ahal izateko prozesua martxan du. Lehenengo bozketaren epea amaitu berri da, eta bigarren txandara igaro diren liburuen berri jakinarazi dute. 

Lehenengo bozketa-txandan Eneko Bidegainen Bichta éder, Karmele Jaioren Maitasun kapitala eta Juan Kruz Igerabideren Ura saltoka izan dira lanik bozkatuenak, baina horietako batek ere ez du lehenengo txandan saridun izendatzeko behar den botoen %30 lortu. Hori dela eta, arautegiari jarraituz, boto gehien jaso duten bost obrak pasatu beharko lirateke bigarren fasera, baina boto kopuruen berdinketaren ondorioz, zazpi lan igaro dira: Castillo Suarezen Alaska, Eneko Bidegainen Bichta éder, Oihane Amantegiren Cayo hueso, Josebe Blancoren Hausnarrean, Miren Agur Meaberen Itzulerak, Karmele Jaioren Maitasun kapitala, eta Juan Kruz Igerabideren Ura saltoka. 

Akademiakideek apirilaren 1era arte izango dute horietako baten aldeko botoa emateko aukera. Bigarren bueltan libururen batek jasotako botoen % 40 bereganatuko balu, 111 Akademiak huraxe izendatuko luke 2023ko saridun. Kopuru horretara iristen den lanik ez balego, berriz, bi bozkatuenak pasako lirateke finalera.