Karmele Jaiok sinatutako "Musika airean" liburua nahi duzu?

Hala bada, esaiguzu zein euskal gaztek merezi duen, zure ustez, urrian banatuko dugun I. Gaztezulo Saria. Zure proposamena gaztezulo@gaztezulo.com helbidera bidal dezakezu.
Sei hilabete daramagu galdera bera egiten: azken hamar urteotako ibilbideari erreparatuta, zein euskal gaztek merezi du I. Gaztezulo Saria?
Oraindik ez duzula bozkatu? Garaiz zabiltza, baina bizkor ibili. Iraila osoa duzu zure hautagaia aukeratu eta e-amil edo facebook bidez jakitera emateko. Datorren ostegunera bitarte eginez gero, Karmele Jaiok sinatutako 'Musika airean' liburuaren zozketa-zakuan sartuko ditugu zure izen-abizenak.
Irailaren 30ean amaituko da botoak emateko epea eta urrian bertan emango dugu I. Gaztezulo Saria. Lehia estua dugu Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarraren, Otxandioko Koikili Lertxundi futbolariaren, Lekunberriko Gorka Urbizu musikariaren eta Barbara Goenaga aktore donostiarraren artean. Zure bozak bataren edo bestearen alde desoreka lezake balantza