Karlos Nguema: "Debekatuta dagoen guztiak limurtzen nau"

Karlos Nguema: "Debekatuta dagoen guztiak limurtzen nau" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/karlos-nguema-quotdebekatuta-dagoen-guztiak-limurtzen-nauquot/@@download/image/karlos_nguema_1380788671.jpg
2013/10/07
elkarrizketa
Karlos Nguema: "Debekatuta dagoen guztiak limurtzen nau"
Dantzan eman zituen lehen urratsak Karlos Nguemak (Donostia, 1973), Euskal Herrian telebistan ezagutu bagenuen ere. Lanak eskatzen duenean gidoia fin jarraitzen du, baina honetan inprobisazioa nahiago duela aitortu digu...


Antzerkia, telebista, musika... sexuan ere mutil polifazetikoa al zara?
Polifazetikoa bai, baina momentuaren arabera!

Topikoa da, baina aurpegi ezaguna edukitzeak laguntzen al du ligatzeko?
Aurpegi ezaguna izatea zure kontra joan daiteke… jendea moztu egiten da edo ergelak garela uste izaten du.

Agertokietan gazte zinela debutatu zenuen, sexuan ere hala izan zen?
Gaztea nintzen, bai. Baina oso zintzoa...

Tira, zeinek ligatzen du gehiago, Nelson kubatarrak edo Karlos donostiarrak?
Arrazoi horregatik, ziurrenik, Nelsonek!

Zein da larrutan egin duzun tokirik arraroena?
Eliza bat.

Eta kuttunena?
Eliza hura!

Udako berotasuna edo neguko freskura?
Freskurak ez dit gehiegi laguntzen.

Gau ero baterako aurrekari gustukoena?
Bost edo sei garagardo! Kar, kar.

Intimitaterako, zein duzu soinu bandarik kuttunena?

Musika lasaia den bitartean, edozer.

Inprobisazioa edo, antzerkian bezala, aurretik prestatutako gidoia?
Beti maite izan ditut jam sesioak!

Eta klasikoaren ala eraberritzearen aldekoa zara?
Biak. Klasikoa erromantikoagoa da, baina bestea dibertigarria izan daiteke!

Zerk limurtzen du Karlos Nguema?
Debekatuta dagoen guztiak.

Eta, aldiz, zerk hoztu?
Erraz lortu daitekeenak.

Amaitzeko, kontatu dezakezun sekreturik baduzu?
Bai, baina kontatuz gero akabo sekretua, ez?