Karibeko piraten bosgarrena

Karibeko piraten bosgarrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/karibeko-piraten-bosgarrena/@@download/image/piratas_1389195099.jpg
2014/01/10
albiste-laburra
Lau filmerekin Sparrow kapitainaren abenturak amaitutzat eman zituztela zirudien arren, Disneyk ziurtatu du frankiziaren bosgarren filmak Pirates of the Caribbean: Dead Men Tell No Tales izango duela izenburua, eta 2016an estreinatuko dela. Noski, Johnny Depp izango da berriz ere protagonista, eta dirudienez, Christoph Waltz izango du aurkari lanetan, Brand izeneko mamuaren paperean. Errodajea urrian hasiko da, eta Joachim Ronning eta Espen Sandberg (Kon-Tiki, 2012) izango dira zuzendariak.