Karelean: aniztasunaren kareletik

Estilo nahaketa. Aniztasuna eta mugarik eza. Esperimentazioa. Hitz horiekin definitu daiteke hobekien Karelean talde zestoarraren 56. gelatik lehen diskoa. Diskoko kantuetan rocka, musika elektronikoa, bossanova, popa eta poesia errezitaldi bereziak topatuko dituzue.
56. Gelatik izena du diskoak. Zergatik?
Xabi Bordaren 56.gelatik olerkitik dator. 56. gela gu bakoitzaren txoko hori da: toki bat izan daiteke, fisikoa, edo geure barnean dugun txokoa. Bertatik ateratzen dira sentimenduak, beldurrak, ilusioak eta ametsak. Txoko horretatik egindako abestien bilduma da 56.gelatik diskoa.
Zuen gela horretan hamaika musika estilo sartzen dira
Ez diogu inoiz muga edo baldintzarik jarri sormenari, muga eta baldintza eza dira gure ezaugarri nagusiak. Partaide guztiok iturri desberdinetatik edan izan dugu, eta bakoitzaren eragin edo sormen propioa ekartzen saiatzen gara. Estilo edo ukitu aniztasun hori ez da bilatutako zerbait, naturalki datorren zerbait baizik, askatasun horren ondorio.
Abestiak entzunda, garbi dago denbora hartzen duzuela abestiak konposatzeko eta barrutik garatzeko.
Bai, presarik gabe egindako abestiak dira. Buelta asko ematen dizkiegu, eta ideia berriak sortzen joaten dira. Iraupenean eragina du horrek, diskoko abesti guztiak lau minututik gorakoak dira. Baina inprobisazioak ere badu lekurik gure musikan, eta diskoko abestietako batzuk estudioan bertan osatutakoak dira. Adibidez, Hotzikara abestiaren bigarren zatia estudioan atera zen: minutu eta erdiko aipu bat izan behar zuena, ia sei minutura luzatu zen. Beraz, askotan denbora hartu baino gehiago, atera nahi duenari ateratzen uztea da kontua.
Zuetako batzuk Lin Ton Taun taldean aritu zineten. Nola hartzen dituzue bi taldeen arteko konparazioak?
LTT iragana da, bere garaian gozatutakoa. Karelean ez zen sortu haren jarraipena izateko asmoarekin, hasteko, taldekideak desberdinak direlako. Musika aldetik ere ez diegu antz berezirik ematen, gutako bakoitzak duen estilo edo soinu propioak Kareleani eman diezaiokeen ukitu pertsonala alde batera utziz.