Karbonoaren kutsadura gutxitzearekin 74 milioi bizitza salbatu litezke

Karbonoaren kutsadura gutxitzearekin 74 milioi bizitza salbatu litezke Kutsadurak eragindako heriotzak hautemanezinak dira, baina hor daude. Orain, azken ikerketa baten arabera, karbono kutsadura murriztuko bagenu, mende honetan gutxi gora behera 74 milioi bizitza salbatu litezke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/karbonoaren-kutsadura-gutxitzearekin-74-milioi-bizitza-salbatuko-litezke/@@download/image/reduce-carbon-footprint-decrease-emission-and-pollution-produce-global-warming-and-environmental-recovery-plan-concept-businessman-country-leader-cutting-co2-carbon-dioxide-smoke-from-industrial-vector.jpg
2021/08/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Kutsadurak eragindako heriotzak hautemanezinak dira, baina hor daude. Orain, azken ikerketa baten arabera, karbono kutsadura murriztuko bagenu, mende honetan gutxi gora behera 74 milioi bizitza salbatu litezke.
Karbonoaren kutsadura gutxitzearekin 74 milioi bizitza salbatu litezke

Lurraren Institutua deitutako erakundeak egindako ikerketak neurkera berri bat txertatu du klima aldaketak eragindako kalteak ebaluatzeko. Karbonoaren hilkortasun kostua kontuan hartzen du eta honek kutsatzaileei arrazoi berriak emango lizkieke energia jasangarrietara saltoa egiteko. 

Honela, zientzialari talde honek Yale Unibertsitateko ekonomialari klimatikoek garatutako modeloak egokitu dituzte. Egokitzapen hauek klima aldaketak sortutako beroagatik hildako pertsonak kalkulatzen dituzte, ez ordea, klima aldaketagatik itsas mailen gorakadak eragindakoak edo ekaitzengatik, uzta txarragatik ala gaixotasunengatik eragindakoak. Beraz, klima aldaketak sortzen dituen faktore ugari at geratzen dira. Hori dela, aipatzen dute heriotzen estimazio ez oso zehatz bat dela, baina balio duela ideia bat egiteko eta kontzientziatzeko.

Ikerketak kalkulatzen du planeta 4,1 gradu berotuko dela. Orain arte planeta 1.1 gradu berotu da, industrializazio aurreko garaiekin alderatuta. Gainera, estimatzen da arazo honi lotuta heriotza tasa altuenak lurralde beroenetan eta behartsuenetan jazoko direla: Afrikan, Ekialde Ertainean eta Asia hegoaldean. 

Kostu soziala
Klima aldaketaren eragina neurtzeko modu berri honek ekonomietan eragin esanguratsua izan lezake, batez ere karbonoaren kostu soziala deitutakoan. Kutsaduraren prezio hau kalkulatzeak gobernuei etorkizuneko kalteak zenbatzeko balioko diete eta horren arabera politika jakin batzuk aurrera eramateko. 

Alabaina, ikerketak ohartarazten du, karbonoaren kostu sozialak 258 dolar tonara jaitsi beharko litzatekeela, beti ere munduko ekonomiek heriotza horiek ekidin nahi badituzte. Hau beteko balitz munduko tenperaturaren bataz bestekoa 2,4 gradu igoko litzateke soilik mende bukaerarako eta 74 milioi pertsona beroz hiltzea ekidingo luke.