Karbono-aztarna ez da parekidea: gizonezkoek gehiago kutsatzen dute

Karbono-aztarna ez da parekidea: gizonezkoek gehiago kutsatzen dute Oro har, emakumeek diru-sarrera gutxiago izan ohi dute eta denbora gehiago igarotzen dute etxeko zereginetan, kontsumo espazioetatik urrun. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/karbono-aztarna-ez-da-parekidea-gizonezkoek-gehiago-kutsatzen-dute/@@download/image/202123113443_1.jpg
2024/05/06
Oro har, emakumeek diru-sarrera gutxiago izan ohi dute eta denbora gehiago igarotzen dute etxeko zereginetan, kontsumo espazioetatik urrun.
Karbono-aztarna ez da parekidea: gizonezkoek gehiago kutsatzen dute

Karbono-aztarna (ere) ez da berdinkidea. Azken finean, pertsona bakoitzaren bizi-baldintzek eragina dute hauen kontsumo aukeretan eta honek, zuzenki, eragina du pertsona bakoitzak atmosferara igortzen duen kutsaduran.

Zentzu honetan, generoa baldintza horietako bat da. Adibidez, ikerketa honen arabera, Suedian gizonezkoek %16 karbono-aztarna gehiago igortzen dute emakumeekin alderatuta. Antzeko zerbait gertatzen da Alemanian, Grezian edo Norvegian.

Galdera da: zergatik? Ikerketako autoreen arabera “diru-sarreretan dagoen arrakala da hau ulertzeko gakoa”. Ikerketa ezberdinek frogatu dute, diru-sarrera handiak dituzten pertsonek kutsatzeko joera handiagoa dutela. Izan ere, bidaiatu dezakete, produktu gehiago erosi, zerbitzu gehiago kontratatu… eta zoritxarrez, aberastasun ekonomikoari dagokionez gizonezkoak, oro har, emakumeen aurretik daude, salbuespen gutxi batzuk kenduta.

Bai auzia da ekonomikoa soilik, baita kulturala ere. Dirudienez gizonezkoek dirua gehiago xahutzen dute garraio pribatuan, jatetxeetan… aldiz, emakumezkoek elikagaietan eta etxerako gauzetan. Ez dira gustu kontuak ordea, faktore sozialek eragina dute hautaketa honetan.

Oro har, ikerketek frogatzen dute emakumezkoek denbora gehiago igarotzen dutela etxe barruan, eta ordaindu gabeko lanetan, gizonezkoekin alderatuta. Panorama sexista honegatik, diru gehiago dago gizonezkoen eskuetan eta ondorioz, diru horri ematen dioten erabilera dela eta, gehiago kustatzen dute.