Karatekaren itzulera

Karatekaren itzulera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/karatekaren-itzulera/@@download/image/200923469593p58jsmith.jpg
2012/12/13
berria
Karatekaren itzulera
Zaharrenek gogoan izanen duzue The karate kid pelikula. 1984an izugarrizko arrakasta izan zuen, eta ondorioz, beste hiru pelikula egin zituzten, Hilary Swank protagonista zela. Hogeita lau urte pasatuta, bertsioa egiteko garaia dela erabaki dute, eta 2010ean ailegatuko da bertsio berria. Protagonista lanetarako 10 urteko mutiko bat aukeratu dute, Jaden Smith. Abizen horrekin, asmatuko zenuten: Will Smithen semea da Jaden, eta aitak ekoizle lanak egingo ditu pelikulan.