Karaokeaz gozatzeko euskal kantak Txantxangorria.eu webgunean

Karaokeaz gozatzeko euskal kantak Txantxangorria.eu webgunean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/karaokeaz-gozatzeko-euskal-kantak-txantxangorriaeu-webgunean/@@download/image/01_txatxangorri_1360167462.jpg
2013/01/17
berria
Karaokeaz gozatzeko euskal kantak Txantxangorria.eu webgunean
Gabi de la Maza Euskal Girotze Barnetegi bateko euskara irakasleak abiatu zuen duela zenbait urte ikasleentzako karaokeen egitasmoa. Gaur, txantxangorria.eu webguneak, guztira 700 abesti baino gehiago biltzen ditu karaoke formatuan.

Benito Lertxundi, Ken 7, Fermin Muguruza, Gozategi, Mikel Laboa, Gose, Oskorri, Esne Beltza eta Berri Txarrak taldeen abestiak aurkitu daitezke, besteen artean, Txantxangorria.eu webgunean, hain zuzen ere.

Gabi de la Maza euskara irkaasleak duela hainbat urte sortu zuen youtubeko kanala elikatzetik sortu zen, besteak beste Txantxangorria.eu webgunea. Karaokeen zerrendak dagoeneko 700 bideo biltzen ditu.

Irakasle gisa Gabi de la Mazak izan duen esperientziagatik irakaskuntza jardueretan euskal abestiek duten garrantzia azpimarratzen du. Teknologiaren garapenera egokituta, hortaz, baliabide guztiak bere alde jarri eta Karafun programa erabilita sortu du webgunea osatzen duen abesti bilduma.