Karabaka/Vaders 7

Urre koloreko gurutze ortodoxo bat beruna bezalako dentsitate handiko metalaren gainean. Azaleko hieroglifikoak zazpi hazbeteko biniloa eta CDa batera daramatzan diskoaren edukiari buruzko lehen informazioa ematen digu. Leku desberdinetan grabatu eta auto-ekoitzitako lan honetan, Ispasterreko taldeak musika ilun eta astuna jorratzen du. Doom erritmo motela, grind bateria frenetikoarekin uztartzen da, guztia zulo sakon eta ilun batean trinkotuta, eta lau abestiak entzun ahala, putzuan sartzen zoaz, bertatik irten ezinik, guztiz irensten zaituen arte, Berunaren ortodoxia musikalak xurgaturik.