Kapuluan sartu, estresari aurre egiteko azken moda

Kapuluan sartu, estresari aurre egiteko azken moda Yoga, meditazioa eta bestelako teknikak probatu badituzu, ez galdu metodo berri hau! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kapuluan-sartu-estresari-aurre-egiteko-azken-moda/@@download/image/Nobuko_Watanabe_otonamaki_capullo_.jpg
2018/04/12
berria
Yoga, meditazioa eta bestelako teknikak probatu badituzu, ez galdu metodo berri hau!
Kapuluan sartu, estresari aurre egiteko azken moda

Estresari aurre egiteko teknika jarraituenak bezala, metodo berritzaile hau Japoniatik dator, eta otonamaki izena du. Eta zertan datza? Ba jaiotzera doan tximeleta baten moduan, zetazko kapulu baten barruan sartzea da helburua; bertan, fetu-jarrera hartuta, lasaitu eta estres maila jaistea lortzen da.

 

 

Behin zapian erabat bilduta, otonamakia praktikatzen dutenek 20 minutuz mantendu behar dute fetu-jarrera, erabat isilik. Nobuko Watanabek asmatu du erlaxazio teknika berritzaile hau; horretarako, haur jaioberriak mantuetan biltzeko ohitura hartu zuen kontutan. Estresaturik bazaude, praktika hau probatzera animatu!