"Kantuen kontrabandista" saioa aurkeztu du Kanaldudek

"Kantuen kontrabandista" saioa aurkeztu du Kanaldudek Xabaltx musikari eta kantu-egilea 2 hilabetez Euskal Herrian zehar zaldiz ibiliko da, desagertuak edo galtzekotan diren kantuen bila. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kantuen-kontrabandista-saioa-aurkeztu-du-kanaldudek/@@download/image/Xabaltx et Inda à Hondarrabia copyright Catherine Grel.jpg
2020/10/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Xabaltx musikari eta kantu-egilea 2 hilabetez Euskal Herrian zehar zaldiz ibiliko da, desagertuak edo galtzekotan diren kantuen bila.
"Kantuen kontrabandista" saioa aurkeztu du Kanaldudek

Bidai honen emaitza Iban Rusiñolek zuzendutako 7 ataleko serie dokumental batean ikusi ahal izango da. Urriaren 8an hasi ziren grabaketekin eta seriea Azkaineko KESTU ekoizpen etxeak ekoiztu du. 2021eko udaberrian Kanalduden ikusgai izanen da eta 2022ko urtarrilean baita France 3 Akitania-Berria katean.

Kantuen kontrabandista seriearen helburua euskal kantu ondarea zaintzea eta transmititzea da. Horretarako, Xabaltxek ondare hau berenganatuko duten musikari batzuk bidelagun izango ditu: Petti, Willis Drummond, Lumi, Maddalena Luzzi, Thierry Biscary, Beñardo (Morau, Mugaldekoak) eta Ohian Oliarj-Ines (Oihaneko Zuhainetan).

Azken atalean, Xabaltxek sei kantu hautatuko ditu eta artista bakoitzak oholtza gainean abestu beharko ditu. Bidaiako emaitzen laburpen moduko bat izango da. 

Proiektu interaktiboa eta parte-hartzailea
Abentura hau jarraitzeko gonbidatu luzatu nahi izan du Kanaldudek. Abentura hau jarraitzeko Kantuen kontrabandista Facebook orrialdea jarraitzea proposatzen dute. Galtzen ari den kantu bat berriz aurkitu edota ezagutzen duzun aspaldiko euskarazko kantu baten aipamena egiteko aukera izango duzu bertara batu ez gero. 

Hona hemen prestatu duten aurrerapen bideoa: