'Kantu Eskukadak II': ilustrazio berriak hitzen balioa goresteko

'Kantu Eskukadak II': ilustrazio berriak hitzen balioa goresteko 2020ko abendua zen eta Kantu Eskukadak liburuaren lehen zatiaren argitalpenak pandemia bete-betean harrapatu gintuen. Kultur ekitaldiak bertan behera geratzen ari ziren horretan GAZTEZULOk herri bat eraikitzeko kultura funtsezkoa dela azpimarratu nahi izan zuen liburu honen bitartez, eta euskal kultura dirudiena baino askoz aberatsagoa dela. Horretaz jabeturik, Olrait Studiok 100 euskal talderen 100 abesti ilustratu zituen elementu bateratzaile bezala eskuak erabilita, hortik ESKUKADAK izena. Bi urte geroago, bigarren liburua argitaratzeko beharra eta nahia sentitu dugu: Abenduan Kantu Eskukadak II jaioko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kantu-eskukadak-ii-abenduan/@@download/image/Eskukadak_2_Portada_Mockup.png
2022/11/02

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

2020ko abendua zen eta Kantu Eskukadak liburuaren lehen zatiaren argitalpenak pandemia bete-betean harrapatu gintuen. Kultur ekitaldiak bertan behera geratzen ari ziren horretan GAZTEZULOk herri bat eraikitzeko kultura funtsezkoa dela azpimarratu nahi izan zuen liburu honen bitartez, eta euskal kultura dirudiena baino askoz aberatsagoa dela. Horretaz jabeturik, Olrait Studiok 100 euskal talderen 100 abesti ilustratu zituen elementu bateratzaile bezala eskuak erabilita, hortik ESKUKADAK izena. Bi urte geroago, bigarren liburua argitaratzeko beharra eta nahia sentitu dugu: Abenduan Kantu Eskukadak II jaioko da.
'Kantu Eskukadak II': ilustrazio berriak hitzen balioa goresteko

Beste 100 euskal talderen 100 abesti ilustratu ditu Olrait Studiok eta egoera zorionez asko aldatu den arren –besteak beste, zuzeneko kontzertuak itzuli direlako–, pandemian azaleratu ziren –eta lehenagotik existitzen ziren– arazo eta gabezietako askok hor jarraitzen dute oraindik: musikarien prekarietatea, zuzenekoak lortzeko zailtasuna, talde txikien ikusgarritasun ezdeusa, areto txikien zailtasunak eta, bereziki, euskal letragintzari eta lan horren atzean dauden euskal sortzaileei eskaintzen zaien arreta eta errekonozimendu eskasa;  oztopoak oztopo, enbatan zein zeru argian, lemari beti sendo eusteko prest daudenak. Gartxot Unsain musikariak idatzitako hitzaurre berezia ere izango du liburuak.

Kantu Eskukadak II liburuaren bitartez, geure omenaldi xumea eskaini nahi diegu euskal abestien letrak idazten dituzten sortzaile nekaezin horiei guztiei. Sorkuntza delako bide bakarra, eta hitza delako horretarako giltza.

Kantu Eskukadak I eta II, osagarriak diren bi liburu. 200 abesti, 200 ilustrazio, euskara eta musika batzen dituen ilustrazio liburu hauen bitartez. Erakutsi nahi da euskaraz eta euskaratik edozer sortu daitekeela; ez da urrutira joan behar kalitatezko bakarlari eta taldeez gozatu eta estilo ezberdinak dastatzeko.

NOIZ/NON ESKURATU

Lehen liburua egun gutxitan agortu zenez, egin aurre-eskaria orain agortu baino lehen, eta abenduaren 7tik aurrera Durangoko Azokan jaso ahalko duzu. Aurre-eskaria egiten dutenek opari bat jasoko dute bertan.

 

Bestela, Abenduaren 7tik aurrera Durangoko Azokan (GAZTEZULOren stand-ean) eta denda.gaztezulo.eus/ webgunean egongo da salgai. Eskaintzak ere egongo dira eta lehen liburua erosi ez zutenentzat bilduma osatzeko aukera. Durangon bertan eskaintza bereziak ere izango ditugu GAZTEZULOko gainerako produktuekin osatzeko; egutegia, aldizkariak eta abar. Datozen asteotan emango dugu honen guztiaren berri.

 


Abestien playlist zerrenda Badok-en eskutik.

Badok-ekin, Berriaren Euskal Musikaren atariarekin ere izango dugu elkarlana, proiektuaren babesle izango baitira, eta liburuan topatuko dituzun abesti guztien playlist zerrenda sortuko dute eurek. Liburuan bertan topatuko duzue kantu-zerrendara bideratzen duen QR kodea.

GROSS EUSKAL GARAGARDOAREKIN ELKARLANA

Aurtengoa are bereziago izango da GROSS euskal garagardoarekin elkarlananean bilduma berezi bat ere aterako dugulako; KANTU ESKUKADAK II, tote bag esklusiboa eta GROSS-en garagardo lata berezi batekin batera eskuratu ahal izango dituzulako bilduma berean. Azaroa amaieran prentsaurrekoa eta aurkezpena ere egingo dugu, beraz adi geure sare sozialei.