Kanpotarrentzako arauak

Kanpotarrentzako arauak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanpotarrentzako-arauak/@@download/image/87p22pekin.jpg
2012/12/13
berria
Kanpotarrentzako arauak
Pekinen prestatu dute kanpotarrek Olinpiar Jokoetan bete beharreko arauen zerrenda. Kirol ekitaldietan, ikusleek ezingo dute ez petardorik piztu, ez epailea iraindu. Jakina, erretzea ere galarazita egongo da. Ekitaldiotan, eta ekitaldiotatik kanpora, ez da baimendu gabeko protestarik egiterik izango. Hau irakurrita, baten batek irribarre ironikoa egin dezake, baina arauok antz handia dute beste toki batzuetakoekin. Bitxikeriak badira, ordea. Mozkorrak, adibidez, atxilotu egingo dituzte. Eta bitxikeria nagusia: jende "maltzurrak" ez du Txinara sartzerik izango. Nortzuk diren "maltzurrak"? Terroristak, narkotrafikanteak, kontrabandistak... eta ihesaren birusa edo buruko gaitzak dituztenak.