Kanpora 'mademoiselle'

Kanpora 'mademoiselle' https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanpora-mademoiselle/@@download/image/2012213172Cesson-Sevigne_mundua.jpg
2012/12/13
berria
Kanpora 'mademoiselle'
Cesson-Sevigne Bretainiako herria da, eta Ingalaterran eta Alemanian 'miss' eta 'fraulen' hitzekin egin bezala, emakume ezkongabeak izendatzeko 'mademoiselle' adierazpena erabat baztertzea erabaki dute bertan, haien aburuz, sexuen arteko berdintasuna oztopatzen duelako. Beraz, dokumentu ofizialetan 'madame' moduan izendatuko dituzte emakume guztiak, egoera zibila eta adina kontuan hartu gabe. Hain zuzen, haien bizitzan eginiko bidegabeko intrusiotzat dute. Detaile txikiek alde handiak markatzen omen dituzte; berdintasuna lortzeko bide luzean urrats txiki bat egin nahi izan dute hala.