Kanpora bizitzera zoaz? Hona hainbat aholku

Kanpora bizitzera zoaz? Hona hainbat aholku Belaunaldi berriek geroz eta gehiago aldatzen dute bizitokia, eta egokitzea ez da erraza beti. Etxean bezala sentitzen lagunduko dizugu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanpora-bizitzera-zoaz-hona-hainbat-aholku/@@download/image/iStock-1129887808-V2.jpg
2020/01/21
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Belaunaldi berriek geroz eta gehiago aldatzen dute bizitokia, eta egokitzea ez da erraza beti. Etxean bezala sentitzen lagunduko dizugu.
Kanpora bizitzera zoaz? Hona hainbat aholku

Lan eskaintza ez finkoak, nazioarteko ikasketa eta masterrak, Erasmus bekak, bidaiak... egungo gazte belaunaldiak inoiz baino gehiago etxe-aldatzen dira, eta askok bizitoki finkoa izateari uzten diote, urte gutxiro hiriz, probintziaz edota herrialdez aldatuz. Herritartasun sentipena zokoratuz, uneko bizitokia bihurtzen dute herri. Datuek diotenez, erabat finkatu gabeko bizimodu mota horrek gora egingo du datozten urtetan, lanaren finkotasun ezak eta bidaiatzeko erraztasunak lagunduta. 

Baina beti ez da erraza izaten hiri edota herrialde berri batean egokitzea; prozesua gogorra eta bakartia izan daiteke. Jarraian, prozesua erraztu dezaketen hainbat gomendio bildu ditugu:

1) PASEATU: Beldurrak eta dudak uxatzeko zein bizitoki berrian orientatzeko onena ingurutik paseo luze bat ematea da, lasaitasunez. Inguruko dendak ikusi, museoak bisitatu, informazio bulegora joan... tour bat egiteak ere asko lagundu dezake, inguruko historia ezagutu eta hobeto egokitzeko. Horrez gain, lekuari erreferentzia egiten dioten liburuak irakurri ditzakezu.

2) ONDO SENTIARAZTEN ZAITUENA BILATU ETA EGIN: Baliteke hiriz aldatzean atzean utzi izana ondo sentiarazten zintuzten gauzak; yoga klasea, zinemara joatea, dendak bisitatzea... berandu baino lehen bilatu ordezko ekintzak; apuntatu kirol edo klaseren batera, gozatu inguruko eskaintza kulturalez...

3) JENDEA EZAGUTU: Badakigu hau izan daitekeela pausorik zailena, baina leku berri batera bizitzera joaterakoan ezinbestekoa dugu adiskide zirkulu bat eraikitzea, txikia bada ere; gustoko ditugun ekintzetan izena ematen badugu, ziur jende berria ezagutuko dugula. Egun, sare sozialek ere lagundu dezakete horretan, baina garrantzitsuena jendearekin hitz egiteko beldurrik ez izatea da.

4) ONARTU ZURE SENTIPENAK: Leku berri batera bizitzera joaterakoan normala da beldurra sentitzea; dudak, bakardadea, ez jakintasuna, ezagutzen ez dugun lekuan egotea... beraz, ez dago zertan zoriontasun plantak egin beharrik. Prozesuak denbora behar du egokitu eta lasai sentitu arte; utzi denborari bere magia egiten.