Kanpoko janari eta edaririk ez BBK Liven

Kanpoko janari eta edaririk ez BBK Liven FACUA kontsumitzaile-elkarteak salaketa jarri du jaialdiaren gehiegizko debekuengatik. Ados zaudete? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanpoko-janari-eta-edaririk-ez-bbk-liven/@@download/image/Bilbao-BBK-Live-2016-Foto-Last-Tour-1024x509.jpg
2018/07/05
berria
FACUA kontsumitzaile-elkarteak salaketa jarri du jaialdiaren gehiegizko debekuengatik. Ados zaudete?
Kanpoko janari eta edaririk ez BBK Liven

Astebete gelditzen da aurtengo BBK Live musika jaialdirako. Hilaren 12tik 14ra, 120 mila lagun hurbilduko dira Kobetamendira, Florence + The Machine, The XX, Gorillaz, The Chemical Brothers eta beste 90 bat talderen musikarekin gozatzeko. Dena den, FACUA kontsumitzaile-elkarteak salaketa jarri du; elkarteak dioenez, ez da bidezkoa kanpoko janari eta edaririk eramatea debekatzea.

Kontsumitzaile-elkartearen ustez, mota horretako neurriek zentzua edukiko lukete, janariak edo edariak saltzea jarduera nagusi duten lokaletan, baina ez musika festibal baten kasuan. Hala, debekuaren helburua dirua ateratzea dela salatu du elkarteak, helburu nagusia musika saltzea dutenean.

Ez da  BBK Live salatzen duten lehen aldia; duela bi edizio, salaketa jarri zuten jaialdiak ez zielako “cashless” eskumuturrekoak erabili zituzten bezeroei gastatu gabeko dirua itzuli.