Kanibalismoa, egun

Gizon bat epaitu eta fusilatu dute Ipar Korean, seme-alabak jateko asmoz hauek erailtzea leporatuta. Alaba nagusia akabatu zuen lehenik, eta guztia ikusi zuen semea ondoren. Emaztea etxera itzuli zenean, "haragia dugu" esan zion senarrak. Andreak berak salatu zuen, eta poliziak bi umeen gorpuak aurkitu zituen. Gosetearen ondorioz, kanibalismo kasuak ugaritu dira bereziki Hwanghae probintzian.