Kanguro bat etxean

Kanguro bat etxean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanguro-bat-etxean/@@download/image/2011665007kangurua.jpg
2012/12/13
berria
Kanguro bat etxean
Christie Carr izeneko emakumea Irwin kanguroarekin bizi da etxean, bere psikologoak gomendatuta. Animaliak kaltea du garunean hesi baten kontra talka egin zuenetik eta ezin du bere kabuz mugitu. Christie Carrentzat, depresioak jota, izugarrizko pizgarria da kanguroa zaintzea. Izan ere, osasun arazoak tarteko, ezin du lanik egin eta animaliaren konpainiak betetzen dizkio ordu hilak. Animalia exotikoen inguruko araudia moldatu dute bere herrian, Broken Arrowen (Oklahoma), Carren nahia ez ukatzeko.