Kanbodiak dibertitzeko helburuz elefanteak erabiltzea debekatzen du

Kanbodiak dibertitzeko helburuz elefanteak erabiltzea debekatzen du Pausu garrantzitsua da desagertze arriskuan dagoen espezie hau babestu eta zaintzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanbodiak-dibertitzeko-helburuz-elefanteak-erabiltzea-debekatzen-du/@@download/image/cambodia-elephant-ride.jpg
2020/01/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Pausu garrantzitsua da desagertze arriskuan dagoen espezie hau babestu eta zaintzeko.
Kanbodiak dibertitzeko helburuz elefanteak erabiltzea debekatzen du

Animalia kontrolatzeko makilak erabiltzea, euren belarri atzeetan markak ikustea eta gainean turistak eramateko duten aulkiagatik azalean sortzen zaizkien zauriak behatzea besterik ez dago ikusteko debekuak aspaldi etorri behar zuela. Bada, aurtendik eszena hau ez da errepikatuko, Kanboian behintzat, 2020tik elefanteekin paseoak debekatu baititu.

Orain arte, Angkor-eko Parke Arkeologikoa bisitatzeko turistek elefanteak erabili izan dituzte inongo errukirik gabe. Izan ere, Angkor mundu mailako arkitekturaren altxorra da, oso interesgarria, baina baita zabala ere, metro karratutan neurtzen badugu. Gainera, tenperaturak beroak dira eta horregatik turista gehienek nahiago izaten dute elefantea erabili bertatik mugitzeko. 2006. urtean parkeko elefante bat bihotzekoak jota hil zen eta hainbat erakunde borrokan aritu dira horrelakorik berriz gertatu ez zedin.

Asiako kulturaren oinarrietako bat izan dira orain arte elefanteak. Naturaren Munduko Erakundeak kalkulatu duenez %50ean gutxitu dira azken belaunaldietan eta aske 50.000 inguru besterik ez daude. Hori dela eta, turismo arduratsuaren aldeko deia egin du, animaliak eta komunitateak errespetatuz. Ibilbide turistikoetarako animalia bat erabiltzea krudela izateaz gain, enpatia gutxi edukitzea baita, ezikusiarena eginez naturak eskaintzen digun edertasunari.