Kanariar Uharteak aho batez onartu du genero identitatearen autodeterminazioa
Genero identitatea egiaztatzeko nahikoa izango da interesatua dagoen pertsona emakumezko, gizonezko edo pertsona ez bitar bezala identifikatzen dela adieraztea, txosten psikologiko edo medikuen beharrik gabe.

Kanariar Parlamentuak pasa den asteazkenean onartu zuen aho batez genero arrazoiak direla eta ez diskriminatzeko eta berdintasun sozialerako legea. Identitatearen autodeterminazioa askea aldarrikatzen du eta generoaren adierazpena. Honela, genero identitatea egiaztatzeko nahikoa izango da pertsonak berak gizonezkoa, emakumezkoa edo ez bitarra den adieraztea, txosten psikologiko edo medikurik gabe. Bazterkeria gertatuko balitz generoa dela eta, kasurik larrienetan, -eraso edo jazarpen kasuetan-, 45.000 eurorainoko isunak jarri litezke.
Honela, Kanariar legeak trans pertsonen eta pertsona intersexualen eskubideak babesten ditu, behar duten arreta eskainiz eta euren beharrizan mediku, psikologiko, juridiko, sozial edo kulturalei arreta eskainiz. Adin txikiko trans eta intersexualen kasuan, eskubidea izango dute euren nortasuna garatzeko babesa eta arreta jasotzekoa, baita osasun zerbitzuak eskuratzekoa ere.