Kanadan 2021. urtetik aurrera erabilera bakarreko plastikoak debekatuak egongo dira

Kanadan 2021. urtetik aurrera erabilera bakarreko plastikoak debekatuak egongo dira Sorbeteak, kotoizko isipuak eta puxikak eusteko zotzak, besteak beste, debekatuak egongo dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanadan-2021-urtetik-aurrera-erabilera-bakarreko-plastikoak-debekatuak-egongo-dira/@@download/image/cnn-placc81stico-canadacc81.jpg
2019/06/12
Sorbeteak, kotoizko isipuak eta puxikak eusteko zotzak, besteak beste, debekatuak egongo dira.
Kanadan 2021. urtetik aurrera erabilera bakarreko plastikoak debekatuak egongo dira

Kanadak gerra deklaratu die erabilera bakarreko plastikoei eta 2021erako debekatuak egongo dira. Kanadar agintariek adierazi dutenez, martxan jarri den jokabide modeloa, Europar Batasuneko zerrendan pasa den martxotik esperoan dagoena da. Debeku honen barruan daude supermerkatutako plastiko biodegradagarriak ere, erabat desegiten ez diren partikulak baitituzte. Aipatutakoez gain, edukiontziak eta janari azkarreko lokaletan hedatuak dauden polietilenoz egindako edalontziak ere debekatuko dira.

Argitaratu berri den ikerketa baten arabera, plastiko hondakinen %9 bakarrik birziklatu zen Kanadan 2016an eta horietako %87ak ingurugiroan amaitu zuten gainera. Noizko horrelako neurriak beste herrialdeetan?