Kanadako probintzia batek kokaina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatu du

Kanadako probintzia batek kokaina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatu du Britaniar Columbiako kanadar probintziak urtarrilaren 31an, 2026. urtera arte luzatuko den, programa pilotu bat jarri zuen martxan. Programa honegatik kokaina, metanfetamina, heroina edo fentaniloa bezalako drogen jabetza ez da zigortuko 18 urtetik gorako pertsonen artean, beti ere jabetza 2,5 gramo baino gutxiagokoa bada. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanadako-probintzia-batek-kokaina-bezalako-droga-gogorren-jabetza-despenalizatu-du/@@download/image/5dcd6ca901551.jpeg
2023/02/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Britaniar Columbiako kanadar probintziak urtarrilaren 31an, 2026. urtera arte luzatuko den, programa pilotu bat jarri zuen martxan. Programa honegatik kokaina, metanfetamina, heroina edo fentaniloa bezalako drogen jabetza ez da zigortuko 18 urtetik gorako pertsonen artean, beti ere jabetza 2,5 gramo baino gutxiagokoa bada.
Kanadako probintzia batek kokaina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatu du

Droga hauen 2,5 gramo arterainoko jabetza onartuta egongo da Britainiar Columbian. Hori bai, drogen trafikoa eta salmenta ilegalak izaten jarraituko dute, baita droga hauek eskola, haurtzaindegi edo aireportuetan edukitzea ere. 

Kanadar probintzia honetako Osasun Ministerioak azaldu du leku horietan 2,5 gramo arterainoko drogen jabetzan dagoena eraikinetik kanporatua izango dela, baina ez zaio inongo deliturik inputatuko. 

Bost milioiko populazioa duen Kanadako Britainiar Columbia probintzia drogek gehien erasaten duten lekua da. Arazo izugarria du opioideekin eta bestelako droga ilegalekin. 2022an 2.272 pertsona hil ziren, probintzia honetan bakarrik, gaindosi baten eraginez. 2021ean errekorra eskuratu zen 2.306 heriotzekin. 

Programa pilotua erabiltzaile talde eta aktibistek kritikatua izan da. Euren ustez 2,5 gramoko kopurua murritzegia da. Drogak eskuratzeko leku seguruen gabezia ere azpimarratu dute, ez baita zehazten hori programan, eta horrela nekez beteko baita programaren helburu nagusia: heriotza kopuruak murriztea.