Kanabisa landatzeak mundua salba lezake kutsadura nuklearretik

Kanabisa landatzeak mundua salba lezake kutsadura nuklearretik Kalamu landarea Txernobyl bezalako leku kutsatuetan landatzen da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanabisa-landatzeak-mundua-salba-lezake-kutsadura-nuklearretik/@@download/image/foto-marihuana.jpg
2020/02/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Kalamu landarea Txernobyl bezalako leku kutsatuetan landatzen da.
Kanabisa landatzeak mundua salba lezake kutsadura nuklearretik

Txernobylgo desastrea inoiz baino freskoago dugu gure baitan HBO-k ekoiztutako Chernobyl telesail bikainagatik. Beharbada ordea, ez zara oroitzen Almeriako (Espainia) Palomares-en gertatutakoaz. 1966. urtean izan zen, lau lehergailu termonuklear Cuevas del Almanzora udalerriaren gainera erori ziren estatu batuen B-52 bonbaketaritik. Txernobylen bezala Guerra Hotzaren barruan gertatu zen. Lehergailuak zeramatzan aireontziak hegazkin zisterna baten aurka talka egin zuen. Ondorioak aipatutakoak: sekulako kutsadura nuklearra. Horri buelta eman nahirik Flecha Verde (Gezi Berdea) erakundeak ideia bat du: kanabisa landatzea.

Aipatu dugun bezala, ideia ez da berria, Txernobylgo guneetan erabiltzen da jada. Funtzionamendua honakoa da: landatutako kanabisek lurra osasuntsu bihurtzen dute eta ura garbitu metal pisutsuen zurgaketaren bidez. Zehazki landareek kontaminatutako osagaiak xurgatzen dituzte metabolizatzeko. Horrela, beste guneetara kutsadura zabaltzea ekiditen du.

Sativa deitutako kanabis motak arrakasta izan du beste kutsatutako guneetan. Japonian ordea, 2011ean artoa erabili zen Fukushimako erreaktoreak igorritako metal pisutsuak xurgatzeko. Izan ere, bertan kanabisa erabat debekatuta dago.

Almeriako Palomares-en 54 urte igaro dira istripu nuklearretik (adinekoenek oraindik oroitzen dute Manuel Fraga Cuevas del Amanzora-ko itsasoan bainatzen frogatzeko bertan ez zela ezer gertatu) eta oraindik kutsatuta jarraitzen du guneak. Ikerketa berri batek aditzera eman duenez kilo erdi plutonio dago 50.000 metro kubiko lur bakoitzeko.

Proiektua oraingoz fase pilotuan dago. Honen arduradunak Almeria, Granada eta Bartzelonako unibertsitateko ikerlariak dira eta adierazi dutenez proiektuak sekulako potentziala du. Proiektua aurrera aterako balitz istripuaren gunea desinfektatua geratuko litzateke bost urteren buruan.