Kampala

Kampala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kampala/@@download/image/20091156626campala.jpg
2012/12/13
berria
Kampala
Kampalan, Ugandako hiriburuan, Idelphonse Nizeyimana atxilotu dute. Rwandan 90eko hamarkadan tutsi eta hutuen arteko genozidioan 2.000 lagun baino gehiago desagerrarazi izana leporatu dio Ruandarako Nazioarteko Auzitegi Penalak. Zauri asko ditu Afrikak, eta odoltsuenetariko bat Ruandako gerra izan zen. Albiste ona da horrelako genozida bat atxilotu izana. Baina ez litzateke ahaztu behar kontinente beltzaren zauri gehienen jatorria erdizka eta gaizki buruturiko deskolonizatze prozesuan dagoela. Eta horren erantzule nazioarteko erakundeak dira, hain zuzen ere.