Kamiseta dotoreak eta musika bikaina larunbateko festART jaialdian!

Eneko Axpe eta Endika Lahaineren konpainian, arratsalde koloretsua igaro genuen Donostiako Andia kalean. Txokoloarte kolektiboko lagunek kamiseta pertsonalizatuak egiten lagundu zieten hurbildutako gazteei, eta nork bere irudia egin ostean, zapalgailua arduratu zen irudiok kamisetetan inprimatzeaz.
Janzki berezi eta bakarrak eman zituen larunbateko festART jaialdiak. Eneko Axpe eta Endika Lahaine rapero bizkaitarrek euren dohainak erakutsi zituzten arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eta doinu urbanoen laguntzaz, lurrean kokatutako linoleoak lantzen hasi ziren bertaratuak.
Nork bere marrazkia egin zuen tamaina ezberdinetako puntzoien laguntzaz, eta haiek prestatutakoan, jantzientzako tintaz estali zituzten linoleoak. Kolore biziak, mota guztietakoa, baliatu zituzten sorkuntza original eta landuei bide emateko. Segidan, kamisetak linoleoen gainean jarri eta babestu egin zituzten, zapalgailu handia gainetik igaro zedin, irudiak kamisetetan inprimatuta geratzeko beharrezkoa den presioa egitera.
Emaitza benetan ikusgarria izan zen. Koloretako kamisetak arbola arteko soketan eskegi genituen, lehortu zitezen, eta propioak ez ezik, albokoen lanak ikusteko aukera ere izan zen. Etekina atera genion, beraz, larunbatari.