Kameratoian “dzanga” egiteko izen ematea zabalik

Kameratoian “dzanga” egiteko izen ematea zabalik Lekeition egingo dute aurtengo Kameratoria; 2.600 euroko sariak banatuko dituzte urriaren 28an. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kameratoian-201cdzanga201d-egiteko-izen-ematea-zabalik/@@download/image/kartela_sareak.gif
2017/09/21
Lekeition egingo dute aurtengo Kameratoria; 2.600 euroko sariak banatuko dituzte urriaren 28an.
Kameratoian “dzanga” egiteko izen ematea zabalik

Dagoeneko ireki dute Kameratoian izena emateko epea. Aurten Lekeition ospatuko da, Euskal Zine Bileran gazteentzako espazio berri bat zabalduz. Aurkezpena online egingo dute urriaren 20an, eta 48 ordu emango dituzte filmak egiteko. Sari banaketa ekitaldian berriz,  2.600 euroko sariak banatuko ditu epaimahaiak, Lekeitioko zine aretoan, urriaren 28an. Lehiaketan parte hartzeko izen ematea urriaren 15era arte dago zabalik www.kameratoia.eus webgunean.

 

 

Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Udalak elkarlaneean antolatutako lehiaketa honetan, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte. Kameratoiko parte hartzaileek, 48 ordutan film bat grabatzeaz gain, aukera izango dute euskarazko zinemaldia barrutik bizitzeko, jendea ezagutzeko, ondo pasatzeko eta, agian, sari potoloren bat irabazteko.

 

Kronograma:

  • Urriaren 20an rallyaren aurtengo gaia eta ezaugarriak aurkeztuko dira online, Kameratoiaren webgunean. Goizeko 11:00etan aurkezpen bideo bat zintzilikatuko da, baita XIII. edizio honi dagozkion oinarri, arau, baldintza teknikoak eta abarrak zehatz jasotzen dituen txosten bat ere. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, parte hartzaileek 48 ordu izango dituzte filma egin eta antolakuntzari helarazteko.
  • Urriaren 22an eguerdiko 12:00ak baino lehen, antolakuntzak ikus-entzunezko lanak jasoko ditu.
  • Urriaren 28an Sari banaketa ekitaldia ospatuko da Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan, 12:30etan hasita. Bertan, lan guztien emanaldia eskainiko da eta epaileek erabakiko dute zeintzuk diren hiru lan irabazleak;  2.600 euro banatuko dira haien artean. Publikoaren saria ere izango da, aurten hirugarren urtez.

KONTUAN HARTU! Izena ematen duten lehen 30 taldeek soilik izango dute parte-hartzea bermatuta, eta gainontzekoak itxarote zerrendan sartuko dira. Lehiaketaren oinarriak  www.kameratoia.eus webgunean daude ikusgai osorik.