Kameratoia, urriaren 30ean

Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako Kameratoia ikusentzunezkoen Rallya urriaren 30ean izango da, Ermuan -egun horretan bertan jakingo dute parte hartzaileek gaia zein den-. 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat zuzenduriko ekimena da, eta azaroaren 3an egingo da sari banaketa ekitaldia.
Horrenbestez, partaideek lau egun izango dituzte euren irudimena ikus-entzunezko batean islatzeko. Lanek euskaraz behar dute izan eta bost eta hamar minutu arteko iraupena izan behar dute. Hiru lan txukunenak aurkezten dutenentzat 1.500, 1.200 eta 900 euroko diru sari bana izango da.
Urriaren 7a da Kameratoian izena emateko azken eguna.