Kameratoia 24 orduz Lekeition

Kameratoia 24 orduz Lekeition 2.600 euro jokoan, ez galdu aukera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kameratoia-24-orduz-lekeition/@@download/image/Kameratoia-2018-1.jpg
2018/07/06
berria
2.600 euro jokoan, ez galdu aukera!
Kameratoia 24 orduz Lekeition

Dagoeneko izena eman dezakezu aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilerako lehiaketan, eta harekin batera, ikus-entzunezko Kameratoia rallya antolatuko dute urriaren 6-7ko asteburuan, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. Aurten 24 ordukoa izango da eta gazteek egun betez Lekeitio beraien kamerekin hartzeko helburua dute.

PARTE HARTU DEZAKET?

Ikus-entzunezkoak maite dituzten gazteek galdu ezin duten aukera da, beraien abilezia probatzeko, dibertitzeko, jende berria ezagutzeko eta Euskal Zine Bileraren partaide izateko. Aurten ere sari bikainak egongo dira jokoan; 2.600 euro hiru saritan banatuta.

LEKEITION GELDITUKO NAIZ?

Beste berrikuntza bat ere badu aurtengo Kameratoiak: nahi duenak aukera izango du Lekeitioko aterpetxean lo egiteko, prezio merke baten truke. Lagunekin Lekeition asteburu pasa on bat egiteko aitzakia perfektua da.

NOIZ EMAN DEZAKET IZENA?

Irailean zabalduko dute izen ematea eta orduan jarriko dituzte oinarri zehatzak www.kameratoia.eus .