Kamerarik ez, mesedez!

Kamerarik ez, mesedez! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kamerarik-ez-mesedez/@@download/image/mundua_la_madel_1393855469.jpg
2014/03/10
albiste-laburra
La Madelaine-sous-Montreuil herriko (Frantzia) Grenouillere jatetxeko Alexandre Gauthier chefak argazki kamerak debekatu ditu bere jantokian, dioenez, bezeroek janari platerei argazkiak atera eta Interneten zabaltzeko ohitura hartu dutelako. Eta horrek bi ondorio nagusi omen ditu: batetik, jakiei "magia" kentzen die, jatetxean aurkituko dutena erakusten baitie oraindik bertan izan ez direnei; eta bestetik, argazkia atera eta sare sozialetan zabaldu bitartean platerean dagoena hoztu egiten da, bezeroari errezeta %100ean gozatzea eragotziz.