Kamerak eskolan

Seme-alabak eskolan daudenean, telebistaz ikusteko sistema abiatu dute Erresuma Batuko Burneley herriko ikastetxe batean. Eskolan bertan ipinitako kameren bidez grabatzen dituzte haurrak, eta gurasoek internet bitartez ikus ditzakete irudiak. Eskolako zuzendari Barbara Cross-en arabera, ekimenarekin pozik daude, segurtasuna ematen dielako. Kamerak eskolan! Hori besterik ez genuen behar