Kamasutra eskola

Kamasutra eskola https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kamasutra-eskola/@@download/image/46p4-4.jpg
2012/12/13
berria
Kamasutra sexuaz gozatzen ikasteko eskuliburua da, hainbat eta hainbat sexu jarrera biltzen ditu, eta Indian idatzi zuten III. eta V. mende bitartean. Calcuttan Kamasutra eskola abiatu dute, maitasunaren eta sexuaren sekretuak irakasteko. Girdhari Joshi da eskolako arduradunetako bat, eta dioenez, bertan sexu heziketa eta aholkuak eskainiko dizkiete ikasleei, beti ere Kamasutra oinarri harturik. Eskolako ikasgai nagusiak honakoak dira: txortan egiteko oinarrizko ezagutzak, anatomia sexuala eta sexu gozamena handitzeko teknikak. Noizko horrelako eskola bat Euskal Herrian?