Kalte-ordaina mozkortiarentzat

Brasilgo Brahma garagardo ekoizleak 33.000 euro inguru ordaindu behar izan dizkio enpresako garagardo dastatzaile ohi bati. Bernd Naveke izena du dastatzaileak, eta hogei urte eman zituen egunero zazpi litro garagardo edanez, bere lana zela eta. Jakina, hainbeste garagardo edan eta gero, alkoholaren menpeko bihurtu zen. Horregatik, enpresa salatu zuen, lanaren arriskuez ez ohartzeagatik. Epaileak arrazoia eman zion langileari eta enpresak kalte-ordaina eman dio.