Kaloriak bistan uzten dituen Instagram kontua

Kaloriak bistan uzten dituen Instagram kontua Azken parrandarekin barneratu dituzun kaloriak jakiteko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kaloriak-bistan-uzten-dituen-instagram-kontua/@@download/image/651f32ef-ef1e-446a-978d-cfb311cf9fe9.png
2018/08/20
berria
Azken parrandarekin barneratu dituzun kaloriak jakiteko prest?
Kaloriak bistan uzten dituen Instagram kontua

Zenbat kaloria sartzen ditugu gorputzean pizza gaua egiten dugunean? Edo futbol partida ikusteko gelditzen garenean? Edo parranda gau batean? @thefitnesschef_ Instagram kontuak kalorien inguruko informazio interesgarria eskaintzen du. Graeme Tomlinson nutrizionista estatubatuarrak darama kontua, eta 131 mila jarraitzaile ditu. Irudi eta datuen bitartez, jaten dugunaren inguruko errealitatea islatzen du bere kontuan.

 

Hala, Tomlinsonek jaten dugunaren inguruko kontrola modu errazean egiteko gakoak ematen ditu bere kontuan; esate baterako, lanean egunean hiru gaileta jaten badituzu, hilabetean 10 big mac adina kaloria sartu dituzu gorputzean; edota egunero ardo kopatxo bat edatekoa bazara, jakin hilabetean 18 Mcdonalds hanburgesa adina kaloria irentsi dituzula!

 

Tomlinsonek adierazten du ez dela janaria gorrotatu behar, denetarik jan behar dela, baita noizbehinkako litxarreri eta kapritxoak ere. Zoriontsua egin behar gaitu janariak; baina bere metodoarekin ez dugu gure burua engainatuko!