Kalkulatzen da 2023an armairuetan izango dugun arroparen %27a bigarren eskukoa izango dela
Txostenak bildutako datuetatik abiatuta, estimatu da bigarren eskuko arropa, zapata eta osagaien merkatuaren balorea 100.000-120.000 milioi dolar ingurukoa izango dela mundu mailan. 2020ko datuen ia hirukoitza da.
Ikerketan identifikatu diren kontsumitzaileen ohiko ohituraren arabera, erosle asko bigarren eskuko merkatuetara iristen dira diru-zorroak eta poltsak erosteko eta berriz itzultzen dira arropa erostera, eta azkenik, baita bitxiak ere.
Arropa, oinetako eta osagaien sektore globalaren %3-5 artean ordezkatzen du bigarren eskuko merkatuak. Alta, uste da %40raino haziko dela. Izan ere, bigarren eskuko produktuak 2023rako gure armairuen %27a okupatuko dute.
Z belaunaldiko kontsumitzaileak dira bigarren eskuko produktuak gehien erosten dituztelnak, baita euren objektuak bigarren merkatuan gehien saltzen dituztenak ere. Ondoren Y belaunaldia dago eta euren atzetik millennialak.
Ikerketak nabarmendutako beste datu batek dio bigarren eskuko merkatuaren kontsumitzaileen %60ak marka berri bat ezagutu duela merkatu honetan erosketagatik. Markentzat bezero berriak erakartzeko aukera paregabea da. Hain da horrela, Zarak bigarren eskuko modaren inguruko proiektu bat iragarri duela.

