Kalifornian, kalamua legeztatzea eztabaidagai

Kalifornian, kalamua legeztatzea eztabaidagai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kalifornian-kalamua-legeztatzea-eztabaidagai/@@download/image/20101156252california.jpg
2012/12/13
berria
KALIFORNIAn kalamua legeztatzea eztabaidatuko dute hil honetan. Duela 15 urte Kaliforniak marihuana botika gisa erabiltzeari argi berdea eman zion, eta urte eta erdiren buruan beste horrenbeste egin zuten beste hamar estatuk. Horregatik piztu du ikusmina Kaliforniako eztabaidak. "Kalamua debekatzea desastrea izan da; ezkutuko ekonomia elikatzen du eta herritar ondratuak kriminal bihurtzen ditu", diote aldekoek. Zer gerta ere, Holder prokuradoreak ohartarazi du indarrean dauden lege federalak betearazten jarraituko duela. Lege horiek kalamua edukitzea, manufakturatzea eta zabaltzea zigortzen dute.