Kaliforniak, lehenengoz historian, eskariaren ia %100 energia berriztagarriekin sortu du

Kaliforniak, lehenengoz historian, eskariaren ia %100 energia berriztagarriekin sortu du Pasa den larunbatean, Kalifornian sortzen den energia berriztagarriak, estatuko eskariaren ia %100 bete zuen. Errekorra, bertakoen agintarien arabera. Energiaren gehiengoa Coachella bailara inguruan dauden eguzki-panelek sortu zuten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kaliforniak-lehengoz-historian-eskariaren-ia-100-energia-berriztagarriekin-osatu-lezake/@@download/image/multimedia.normal.8141c6606dda9ce9.53616e6473746f6e65315f6e6f726d616c2e6a7067.jpg
2022/05/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Pasa den larunbatean, Kalifornian sortzen den energia berriztagarriak, estatuko eskariaren ia %100 bete zuen. Errekorra, bertakoen agintarien arabera. Energiaren gehiengoa Coachella bailara inguruan dauden eguzki-panelek sortu zuten.
Kaliforniak, lehenengoz historian, eskariaren ia %100 energia berriztagarriekin sortu du

Bertako ekologistek ospatu egin dute albistea. Justu, gainera, asteburu horretan ospatu zen Coachella musika jaialdi ospetsua eta horregatik estatu osoak 18.672 MW-eko energia eskuratu zuen. Horietatik 18.000 MW eguzki energiatik eskuratu zen, beste guztia energia eolikotik, geotermikotik eta beste hainbat energia berriztagarrietatik. Beraz, 15 minutuz bederen, Kaliforniako estatua energia berriztagarrien bidez soilik argiztatu zela esan liteke. 

Ekologistek urte bete daramate agintariei Kaliforniako energiaren %100a energia berriztagarrietatik eskuratu dadin eskatuz. Horregatik, pasa den asteburuan, ikusirik ia %100era iritsi zirela, pozarren agertu ziren. Talde ekologista hauek estatu osoko teilatuetan eguzki-panelak instalatzeko agintariak presionatzen ere badabiltza.