Kalerki jaialdia martxan da Zarautzen

Kalerki jaialdia martxan da Zarautzen Zirkua, antzerkia, eta musika ardatz dituzten sei ikuskizun izango dira gaur eta bihar. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kalerki-jaialdia-martxan-da-zarautzen/@@download/image/Kalerki 2022 aurkezpena 1200x600.jpg
2022/07/01

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Zirkua, antzerkia, eta musika ardatz dituzten sei ikuskizun izango dira gaur eta bihar.
Kalerki jaialdia martxan da Zarautzen

Joan den asteazkenean abiatu zen Kalerki Kaleko Arteen Jaialdiaren 29. edizioa Zarautzen eta bihar arte izango da kaleko ikuskizunez gozatzeko aukera. Haur, gazte zein helduentzako ikuskizunak egiten ari dira herriko hainbat gunetan, guztira hamahiru. Hamabi konpainia ari dira parte hartzen, Euskal Herrikoez gain, Katalunia, Madril eta Alacantekoak. Dantza, zirkua, antzerkia, musika, txotxongiloak edo formatu bereziko ikuskizunak dira egitarauaren barrukoak.

Gaur, 20:00etan, OtraDanza taldearen La Banda dantza eta zirku emanaldia izango da Malekoian. Jarraian, 22:00etan, Cia. Manolo Alcantara konpainiaren Maña zirku ikuskizuna izango da Munoan. Eguna borobiltzeko, berriz, Yllana eta Tothem konpainiek Trash! musika ikuskizuna eskainiko dute Malekoian, 23:30ean. 

Bihar, hilak 2, Estefania de Paz Asinen La reina del arga antzezlana ikusi ahal izango da Villa Manuelan, 20:00etan. Ondoren, 22:00etan, La Industrial Teatrera konpainiaren Herencia antzerki eta clown ikuskizuna izango da Munoan. Jaialdia amaitzeko, 23.30ean, Markeliñe taldeak Psike antzezlana aurkeztuko du Malekoian.