Kalekumeak

Kalekumeak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kalekumeak/@@download/image/Zartako-K_Kalekumeak.jpg
2012/12/07
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Zartako-K
135.zenbakia
Tafallatik datorren talde gaztea da Zartako-k eta, egiten dutena adierazteko, beraiek erabiltzen duten “street ska” etiketa egokia iruditzen zait oso. Izan ere, ska eta reggae soinu tradizionalak zein punka tartekatzen dituzte, beti ere joera klasikoa galdu gabe. Ildo honetatik bederatzi abesti aurkeztu dizkigute, euskaraz zein gazteleraz, bonus track bat ez ezik. Mañana cuando yo muera eta El ultimo Rude Boys ditut gustukoen, baina orokorrean hobeto jotzen dit belarrira taldearen alderdi skatalitikoak, ska-reggaea egiten hobeto moldatzen direlako punka egiten baino. Bide honetatik segituz gero, zeresana emango dute. Do the ska!